XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hauteskunde kanpainan publizitatea ezartzeko lekuak finkatu ditu Udalak

Urriak-25eko hauteskundeei begira Getxoko Udala gauzak prestatzen hasi da eta batez ere herria hauteskunde garaien ere txukun izateko neurriak hartzen.

Zentzu honetan udalak hauteskunde ekitaldiak egiteko lekuak zehaztu ditu eta Hauteskunde Batzordearen eskura jarri ditu.

Bestalde udalak hauteskunde publizitatea ezartzeko arauak finkatu ditu.

Lehen puntuari dagokionez, legeak arautzen duen bezala, Getxok lekuak eskeiniko ditu mitinak eta hauteskunde ekitaldiak egiteko dohan.

Andra Mariko auzunean, mitinak eta hauteskunde ekintzak Andra Mari, Zubilleta eta Larrañazubiko ikastetxe publikoetan egin daitezke, eskola kanpoko ordutegian.

Algortan Fadurako udal futbol zelaia erabil daiteke larunbat eta igande arratsaldetan izan ezik, hala ere, ezin daiteke berdegunea erabili inundik inora.

Hautes-ekintzetarako ere Juan Bautista Zabala Gobeloki eta San Ignazioko ikastetxe publikoak ez ezik San Nikolas enparantza, Fadurako ekintza aretoa eta Kultur etxeko ekintza aretoa ere erabil daitezke.

Areetan Maria Goiri eta Pedro Aristegiko ikastetxe publikoak eta Gobelako Udal futbol zelaia egokituko dira ere mitinak egin ahal izateko.

Gobela futbol zelaian Fadurakoan bete behar diren arau berdinak izango dira bete beharrekoak.

Esan bezala, hauteskunde publizitatea jartzeko tokiak ere zehaztu ditu Udalak, ondorioz udalak ezarritako kokagune eta lekuetatik kanpo pintadak egitea edo publizitatea jartzea debekatuta dago.

Debetatuta dago ere faroletan kartelak zintzilikatzea.

Banderatxoak, zintak eta horren bezelako beste elementuak trafiko seinaleetan edo hiri seinaleztapeneko beste elementutan eransgailurik ezin daiteke jarri. Esku-paperak botatzea ere debekatuta dago.

Azkenik, publizitate leku hauek erabiltzen dituenak txukun mantendu beharko ditu eta hauteskundeak egin eta hamabost egun izango ditu jarritako publizitate guztia batzeko eta garbitzeko kaleetako estetika eta garbiketa zihurtatzeko asmoz.

Araudi hau ez betetzeak zigorra ekarriko du Hauteskunde Legediaren arabera eta gainera lekuz kanpo jarritako publizitatea kenduko du udalak.